Egun ezin hobea pasatu genuen rafting egitera animatu ginenok. Guztira 26 lagun goizean goiz abiatu ginen Bidarraira abentura bila; helduak zein umeak, denak batera ederki ibili ginen, txapuzoia, saltoak… Ondoren herritik etorritako beste 14 lagun elkartu zitzaizkigun eta guztiok batera Baigorrira joan ginen bazkaltzera eta eguna pasatzera. Eguraldia lagun zelarik, Baigorrin beste txapuzoi bat hartu eta bapo jarri ginen eramandako janari guztiarekin.
Día redondo para disfrutar del agua y hacer rafting. 26 personas se animaron pese al madrugón a hacer rafting en Bidarrai, txapuzones, rápidos y saltos fueron una buena dosis de diversión para los niños y adultos que se animaron. Al terminar, otros 14 del pueblo se nos unieron y todos fuimos a Baigorri a comer y pasar el día.