OLENTZERORI GUTUNA

Larunbat arratsaldean jende mordoa bildu zen Arrazolan Olentzerori agur esan eta gutunak emateko. Hotzari aurre egin genion eta giro ederra sortu zen txalaparta, antzezlana eta txokolateari esker.

El sábado por la tarde hicimos frente al frio en Arrazola gracias a la txalaparta, la representación y sobre todo al chocolate. Cumplimos con Olentzero y además de saludarle le pudimos entregar nuestras cartas.
EGUBERRI ZORIONTSUA DENOI!

Kategoria: ARGAZKIAK-FOTOS, eguberri - NAVIDAD. Gorde lotura.

3 erantzun OLENTZERORI GUTUNA-ri

  1. egilea: trakatra

    eguberrietako filma guziak kultur ekimenak egin zuten??
    kobazuloko gazteak egin zuten eta hementxe eta mendixuten agertzen da zuek egina bezala.
    uste dut jokabide hau ez dela hoberena eta behintzat lotsa pixka bat baduzue,ene ustez, aitortu beharko zenukete gutxienez mendixuten eta webgune hontan hori kobazuloko gazteak egin zutela o gutxienez zuek ez zenutela egin.

  2. egilea: orbaitzeta

    Aupa,

    Ez dakit nor zaren, baina noski ez zituela Orbaitzeta Kultur Ekimenak taldeak pelikula guztiak egin, ezta gainontzeko programa ere. Hainbat talde eta jenderen elkarlanaren ondorio izan zen gabonetako PROGRAMA OSOA.

    Hori horrela dela hasiera hasieratik argi dagoela uste dut, eta Mendixut aldizkariak idatzi duena ez da guk agindua izan. Beraiek idatzi dutena, beraiek idatzi dute, kasu honetan, guri ezer galdetu gabe.

    Gainerakoan, programa osoaren inguruan hemen jarritako argazki eta komentarioak, blog honek ematen duen zabaltzeko aukera baliatuz jarri dira, ikusgai egon daitezen soilik. Ez dugu gureak direnik esaten, eta hori ulertzen bada, nahi gabe egindakoa da.

    Gaizki ulertu hori adierazten duen esaldiak zeintzuk diren esaten badidazu, pozik zuzenduko nituzke.

    Ongi izan eta ikusi arte

  3. egilea: orbaitzeta

    Aupa berriz ere, zuk egindako ekarpenari erantzuna ematerakoan Alex Arregi naizela idaztea ahaztu dut.
    Zu nor zaren ez dakidanez erabili duzun e-postara ere idazten saiatu naiz baina e-posta deuseztaturik dagoelaren mezua jaso dudanez blogean bertan erantzun dizut.
    Ea zuzenean hitz egiteko aukerarik daukagun.
    Ongi segi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*