INAUTERIAK 2011 CARNAVAL

INAUTERI ederrak izan ditugu Orbaizetan, eguraldi bikaina eta giro polita. Beste hainbat gauzen artean (gazteen errondak, panpin erreketa, mozorro afaria…), gaztetxoek inauterietako pertsonaia zaharrak kaleratu zituzten JOKO DANTZA eta EZKILA FRAILE dantzen bitartez. Musikariei jarraituz, goizean OLA eta LARRAUNen aritu ziren dantzan etxeetako jan-edariak lagun eta arratsaldez herrian zehar aritu ondoren, trinketean merienda/afari mundiala izan zuten.

EL CARNAVAL de Orbaizeta resultó un éxito, el tiempo y el ambiente fueron formidables este año. Entre otras muchas actividades, los más jovenes bailaron JOKO DANTZA y EZKILA FRAILE con los disfraces antiguos de madama, madamo y muzuzarko. Por la mañana disfrutamos tanto del baile como de la comida y bebida ofrecida por las casas en FÁBRICA y LARRAUN, por la tarde bailaron por el pueblo y merendaron/cenaron en el trinkete para terminar el día.

MADAMA eta MADAMOAK: puntilladun azpikogona zuria eta alkandora zuria zeramaten soinean, eta kapelak koloretako zintekin zeuden apainduta. Madamoek, horrez gain, aurpegia puntilla batez estaltzen zuten.
MADAMAS Y MADAMOS: Los mayordomos elegían a quienes iban a ser madamos y madamas (varias parejas) que iban vestidos con enaguas bordadas, blusa blanca cerrada y sombreros con cintas de colores. Los madamos, además, llevaban una puntilla por la cara para evitar ser reconocidos.

MUZUZARKOAK edo MOZORROAK: eguneroko gauza eta arropa zaharrekin janzten ziren eta zintzarri eta ezkilak eramaten zituzten. Maskara erabiltzen zuten.
Los MUZUZARKOAK o MOZORROAK Salian disfrazados con vestimentas y cosas de la vida cotidiana y con cascabeles. Siempre llevaban caretas.

Madama eta madamoak etxe atarien aurrean dantzatzen ziren musikarien doinuei jarraituz; Muzuzarkoak, berriz, kalez kale ibiltzen ziren, haurren atzetik erratzak astinduz. Haietako batek saski bat zeraman etxeetan bildutako arrautzak gordetzeko; beste batek gerrena, txulak, txistorrak eta bestelako txerrikiak tenkatzeko.

Desde la posada, la comitiva acompañada de músicos, comenzaba a recorrer las casas del pueblo. Las madamas y madamos bailaban delante de las puertas de las casas; los muzuzarkos recorrían las calles persiguiendo a los niños con escobas. Uno de ellos llevaba una cesta para recoger los huevos que les iban dando por las casas; otro llevaba un guerrén para ensartar las txulas. Recogían sobre todo productos de cerdo (dada la proximidad de los matatxerris)

ARGAZKI GEHIAGO GURE – FLICKR – MÁS FOTOS

Kategoria: inauteria - CARNAVAL. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude