Badator Korrika!

Larunbata gauean 40 lagun elkartu ginen Orbaizetan 19. korrikaren aldeko Bertso-afarian.
Datorren igandean Nafarroako bertso txapelketako finalerako sailkatu zaigun Aimar Karrika auriztarra, Eneritz Zabaleta baionarrarekin batera oso bertso sorta politak kantatuz Pardix ostatuan giro bikaina jarri zuten.
Orbaizeta Kultur Ekimenak elkarteak KORRIKA KM erosteko antolatu zuen bertso afarian 235€ biltzea lortu zen eta korrika material asko saldu zen; beraz Orbaizetan ere KORRIKAren alde!
Mila esker Aimar eta Eneritz!
Bertaratutakoen artean eskulan ederrak zozketatu genituen; baita korrikaren kamiseta ere.
10985866_878064095569389_6521818759202466632_n
ARGAZKI GEHIAGO
Datorren ostiralean, martxoak 27, 7:30ean Abaurregainatik hurbilduko da KORRIKA eta gure Kilometroa (1890) bertan izango da; Orbaizetako gazteen eskutik jasoko dugularik lekukoa.

Ika ika ika hemen dator KORRIKA!!

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.